Solapa Hasiera Castellano Francés
Bisitaren Erreserba
Logo Getaria 1209-2009
Icono blancoGetaria 1209-2009 Proiektua Linea Menu Vertical Icono blancoProiektu Arkeologikoa Linea Menu Vertical Icono blancoGetariako Bilakaera Linea Menu Vertical Icono blancoNola egiten dugu lan? Linea Menu Vertical Icono blancoEstekak
Logo Getaria 1209-2009
GETARIAKO BILAKAERA
Inprimatu


Getariari buruzko lehen aipamenak 1209. urtekoak badira ere, noiz hiribildua sortu zen, azken urteetan egiten ari diren ekintza arkeologikoek gutxienez Erromatarren garaitik biztanle-gune garrantzitsu bat bazegoela erakusten digute.

Asko eztabaidatu da iturri klasikoetan aipatzen den Menoscaren kokapenari buruz, baina egia esan, nahiz eta Getariak berezia eta antzin antzinetik bizigarria egin duten baldintza geografiko batzuk izan, egun ez dugu hori baieztatzeko inongo nabaritasunik.

Getaria


Getariak lehen mailako kai naturala dauka, Malkorbe izeneko itsas sakoneko badia
bertan dugularik, eguraldi txarretik ondo babestuta San Anton uharteari esker. Getariako badia eta kai naturala ez dira ibai bokale batetik sortu, eta horrek bertan sartzeko erraztasunak emanten ditu, edozein itsasaldi dela ere.

Getariako Eliza

Historiaren hastapenetatik, Getaria eta bere inguruak itsasoari loturik egon izan dira. Historiaurrean hasia zen gizakia Getariako inguruetan ezartzen. Inguruan ditu horren lekukoak, besteak beste, Altxerriko edo Ekaingo haitzuloak, orain dela 12.000 urteko arrainen irudiak gordetzen dituztenak, Zarauzko Herrikobarrako 6.000 urteko aztarnategiak, Zarauzko Santa Maria la Realeko Burdin Aroko (Kristo aurreko IV. gizaldia) kokalekuak, edota Getariako Arriaundiko tumuloak. Erromatarren garaian, inguru hori oso garrantzizkoa izan zen, bertan herri gune handi zein txikiak ezarri baitziren, jarduera anitzetara emanak: Santa Maria la Real, Zarautzen; Arbiungo burdingintza zentroa, Zarautzen;  Urezberoetako Kanposantu Zaharra landa bizilekua, Elkano auzoan, Aian; eta Getariako itsas portua.

Goi Erdi Aroan, populazio aztarna garbiak daude San Prudentzioko eta Askizuko auzoetan, baita arestian aipatutako erromatar garaiko guneetan ere. Hiribildua eratu zenean, 1209an, Gipuzkoako itsas portuetan nagusi zen Getaria, eta hurrengo mendeetan buruzagitza horri eutsi zion. Alabaina, XIV. eta XV. mendeetan barrena, Getariak albo batera utzi zuen merkataritza jarduera, Deba, Hondarribia eta Donostiaren mesedetan, arrantzara jotzeko erabat. XVI. eta XVII. mendeetan, antxoa nahiz  sardinaren gaziketa industriak nahiz bisigu eta bitzarrainaren eskabetxe industriak ezarri ziren bertan. Halaber, getariar asko eta asko izan ziren gipuzkoar eta lapurtar arrantza ontzi handietako eskifaian, urtero Ternuara eta Artikora joaten zirenak bakailaoaren eta balearen arrantzara. Horrez gain, Getariak txakolin ugari ekoizten zuen, hain zuzen ere arrantza ontzi handi horien horniketa osatzeko. XVIII. mendean, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak hartu zituen itsastar horietarik gehienak. Mende amaieran, ekimen berriak sortu ziren, besteak beste Getariako Sardinzaleen Errege Konpainia (1764), baxurako arrantza biziberritzera etorri zirenak. Gerora, karlistadak amaitu zirenean (1876), itsasbazterreko arrantza ikaragarri indartu zen, arraina harrapatzeko eta kontserbatzeko teknologia berriei esker:  baporeko motorrak, gaziketa teknika berriak eta abar. Egun, euskal itsasertzeko arrantza porturik garrantzitsuenetakoa da Getaria, XIX. eta XX. mendeetan izan zen eran.

Getariako Eliza

Getariak, beti itsasoari lotuta, gizateriaren historian itsas gizon famatuak eman ditu. Guztien artean Elkanoko Juan Sebastian, munduaren inguruan nabigatu zuen lehen itsasgizona, goraipatu behar dugu. Halaber, aipatzekoak dira Bonetxeatar Domingo, zeinek 1772an aurkikuntza-espedizio bat zuzendu baitzuen Tahitira, edo Agotetar Manuel, nork, merkataritza-konpainia partikularrak antolatutako zenbait espedizioen ondoren, 1787tik aurrera Manilan Filipinaseko Konpainiaren ahuldun nagusia izan baitzen.

 
Getaria 1209-2009 Proiektua info@getaria09.com-ekin kontakta ezazu