“Getaria, Gipuzkoako kaia, 1209-2009” egitasmo arkeologikoak behar diren ekintzak modu integral eta garaikidean sustatuko ditu, bai Getariako hiribilduaren historia berreskuratzeko bai emaitzak gizarteratzeko. Aurreikusitako ekintza guztiak Deustuko Unibertsitateko irakasle titularraren, Milagros Esteban Delgado historia-doktorearen, koordinaziopean egiten ari dira. Hainbat urteetarako proiektua izanik, 2006 eta 2009 bitartean zenbait ikerketa-aldi garatuko ditu.
Lehenengo fasean, 2006 eta 2007 bitartean, Zarautz Jauregia eraikin enblematikoaren orubearen berreraikitze historikoa burutzen ari da.
|
 |
|
Berant Erdi Aroko hiri-jauregi hau, ziur aski XV. mendean eraikia, euskal gotikoaren bitxietako bat den Salbatore parrokian ondoan kokatua, Zarautz leinuaren adar batena izan zen. Famili honek sona handia izan zuen Getaria hiribilduko ekonomia, gizarte eta politikan.
Zarautz Jauregiaren historia berreraikitzeko, lehenbizi egitura arkitektonikoen (pareten) irakurketa eta azterketa egin da, Agustin Azkarate katedradunak zuzendutako Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturaren Arkeologiako talde ospetsuak gauzatuta. Talde honek beste proiektu ezagunetan parte hartu du, esaterako, Gasteizko Santa Maria Katedralean, Armentiako San Prudentzion eta Zestoako Lili Jauregian.
Bigarrenez, Estatuko, probintziako eta Aldamar-Berroetatarren, Zarautz leinuaren ondorengoen, artxiboetako fondoetan agiri-ikerketa zehatza mamitzen ari da mementu honetan. Ikerketa-artxibistiko hau Alvaro Aragon Ruano doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean egiten ari da.
Hirugarrenez, Jauregi-orubearen indusketa arkeologikoa egiten ari da. Indusketa lanak, ALDEZ AURRETIKO hitzorduarekin bisitagarriak, bost hilabetean zehar egingo dira. Ekintza hau Zehazten Z.K. Kultur Kudeaketarako enpresako Jesus M. Perez Centeno arkeologoaren zuzendaritzapean gauzatzen ari da.
Indusketan lorturiko emaitzak gizarteratzeko aztarnategian bisita gidatuak egiteko programa gorpuztu da. Bisita hauen barruan Salbatorre parrokia ere ikusiko da; bertan bisitariak eliza bera (koroa, aldareak, kapillak, triforioa, e.a.) eta hiribilduko Erdi Aroko hirigunea, bere dorretxe, harresi, mariñel-kaleak, e.a., ikusteko aukera izango du. Gizarteraketa-ekintza hauek kultur baliabideen kudeaketan adituak diren Zehazten Z.K. enpresako Xabier Aldiren eta lehenago aipatutako Alvaro Aragon en zuzendaritzapean egingo dira.
Zehazten, Z.K. enpresak garatuta
Zehazten Zerbitzu Kulturalak Kultur Ondarearen osoko kudeaketan espezializatutako enpresa-erakunde bat da. Bere partaideek ikerketa historiko -artxibistikoa nola arkeologikoa- zein gizarteraketa -erakusketak, argitalpena, e.a.- arloetan eskarmentu zabala dute.
|