Aurkikuntza honen zein urte hauetan zehar Getariako mugetan aurkitutako beste aztarnategien garrantziak bultzatuta “Getaria, Gipuzkoako kaia, 1209-2009” izenpeko urte anitzeko ikerketa-proiektu historiko-arkeologikoa sortu genuen. Bere xedea Getariaren historia ahalik eta zabalena osatzea, hiribildua sortu zeneko 800. urtemuga 2009an ospatuko denerako.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getariako Udalak onartu eta finantziatzen dute. Ikerketa lanak arestian aipatutako ikerketa programa garatzen ari den taldeak burutuko ditu. Talde hau Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Kultur Kudeaketa arloan aritzen den Zehazten Z.K. enpresaren partaideek osatzen dute.
|